|
Glosa
|
Korronte alterno sinusoidaleko magnitude (tentsio edo intentsitate) bati buruz, korronte zuzeneko seinale batek erresistentzia konstante batean bero-kantitate bera sortzeko behar lukeen balio bera (balio efikaza, intentsitatearen kasuan, FORMULA da). Voltmetro eta amperemetroen bidez neurtutako tentsioak eta intentsitateak beti balio efikazaren bidez adierazten dira. Adibidez, sare elektrikoaren tentsioa 220 V dela esaten denean, tentsioaren balio hori balio efikaza da.
|
|