|
Glosa
|
Ordenagailuari gehitutako periferikoak automatikoki detektatu eta konfiguratzeko sistema, ordenagailuaren sistema eragileari eransten zaiona. Sistema horrekin, erabiltzaileak ez du instalazio-prozedurarik jarraitu behar ordenagailuari periferiko berria gehitzen dion bakoitzean. Intel enpresak garatu zuen, eta PCetan Windows 95en agertu zen lehenengoz, 1995. urtean; Macintosh ordenagailuek, berriz, beti izan dute sistema hori
|
|