|
Glosa
|
Arrazoiren batengatik berebiziko garrantzia duela jotzen den abiadura: airean irauteko gutxienekoa delako, konpresioaren ondorioak agertzen hasten direlako, Mach zenbaki kritikoren bati dagokiolako, dardarizo jasanezinak eragiten direlako nahiz egonkortasuna ez delako segurua. Esaterako, aireontzi-ereduaren arabera ezartzen da aireratzeko unean behar den gutxieneko abiadura: pistaren puntu jakin batean ez bada hura lortu, pilotuak abortatu egin behar du aireratzea, eta aurrera jarraitu behar du nahitaez, abiadura hura lortu baldin bada.
|
|