|
Glosa
|
Abiadura handiko serieko busa, aldi berean datu-transferentzia bat baino gehiago egiteko eta osagaiak instalatu eta berehala erabiltzeko aukera ematen duena, instalazio prozedurarik jarraitu barik ("plug and play" sistema). IEEE 1394b bertsioak 800, 1.600 eta 3.200 Mbit/s-ko abiadurak izan ditzake. Konektore bakoitzak sei larako ditu, eta ordenagailura 63 gailu desberdin konektatzeko erabil daiteke. Disko gogorren unitateen, kamera digitalen eta beste bideo- zein audio-gailu batzuen interfaze digitala da
|
|